KALEJIRA MUSIKATUA 2008

KALEJIRA MUSIKATUA-info orokorra

KALEJIRA MUSIKATUA 
SARRERA 
Gutxi dira musikarekin mugimenduan gozatzeko ditugun aukerak. Horien artean, festetako txarangak dira ohikoenak; hau da, musikari batzuen atzean jendea dantzan joatea. Euskal Herritik kanpo badira musika mugimenduan gozatzeko beste erak ere. Ezagunena edo famatuena Brasilgo Rio de Janeiroko inauteriena da; karroza handi batzuetan, perkusioak jotzen dituzten musikarien atzetik (edo alboetan), jendea dantzan doa. Horren ezaguna ez bada ere, Europan badugu inauteri horien antzekorik. Ingalaterrako hiriburuan, Londonen, Notting Hilleko inauteriak ospatzen dituzte abuztu bukaeran. Hasiera batean, Karibeko etorkinek sortutako jaialdia bazen ere, gaur egun, kultura desberdinak uztartzen ditu. Musikarekin, mugimenduan eta egun argiz gozatzeko aukera ederra. 

Hernaniko perkusio taldearen estreinaldia kaleetan zehar.
 

HERNANIKO KALEJIRA MUSIKATUA 
Urteak dira horrelako zerbait egiteko gogoa genuela. Oinarrian, Kalejira Musikatua deitu dugun honetan, musika kalera ateratzea da asmoa eta berezkoa duen ingurua berreskuratu. London hiriko Notting Hill-eko inauterien haritik, perkusio eta sound systemen doinuekin, egun argiz eta kalean gozatzeko aukera izango dugu. Eguerditik, eta ilundu arte, perkusioa, didgeridooa, txalaparta, kapoeira eta sound systemak edukiko ditugu. Erritmoaren eta dantzaren inguruan kultura desberdinak elkartuko ditugu. 

Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinil.
 

EGITARAUA 
12:00-14:00 
Perkusio taldeekin kalejira herriko kaleetan zehar 
MULAMBO, HERNANI PERKUSIO TALDEA, LAKAXITO BATUKADA eta animatzen den ororekin. 

Hernaniko perkusiolari gazteen martxa.

14:00-16:00 
BAZKARIA. Eguraldiak ez zuen lagundu eta ekimena Milagrosan ospatu behar izan genuen. Bzkaririk ez beraz :-(


16:00-20:00 

Eguraldiak plan aldaketa eragin zigun eta azkenean Milagrosako kaperan egin behar izan genituen saioak. Gune berezi horretan jendeari harrera emanez txalapartariak izan genituen.

Eskerrik asko txalapartariei.


Dantza, perkusio eta sound systemak 
IBAN NIKOLAI (Didgeridoo), RUDE KANKA eta RAS MIGUEL (Reggae sound systema), STEPPI eta lagunak (Reggae-dancehall), RUBEN eta lagunak (Salvador de Bahia, kapoeira), MIX6T (Reggae, rap, funk), txalaparta. 

Iban Nikolai. Digeridoo-aren maixu. Artixta eta pertsona bikaina ;-)

Azken unean kolakeuz aldatu behar izan bagenuen ere, hainbat lagun gerturatu ziren jaialdira (Ana, Jordi, Hanni, Ziku, etab).


Eguraldiak lagundu ez zuenez, Milagrosako kaperan egin behar izan genituen ekitaldiak (batzuk suspenditu ziren, zoritxarrez).


AURREKARIAK. 

Aba Shantiren sound systema. Giro berezia eskaintzen duen gunea. (Arg: Aritz)


NOTTING HILL (LONDON) 
II. mundu guda amaitzerakoan Karibetik milaka etorkin abiatu ziren Ingaleterrara lan bila. Ingelesek ustiatutako lurraldeetatik abiatu ziren (Jamaica, Trinidad, e.a.) eta 50. hamarkada amaieran, Ingaleterran bizi izan zen industrializazio basatiaren esku lan merkea izan ziren. Etorkin hauek, Notting Hilleko zonaldean pilatuak, Karibeko inauteriaren ohitura bizirik mantentzea erabaki zuten (ohitura aurren oinarrian esklabutzaren amaiera ospatzea dago). Hasiera batean, steel bands edo metalezko perkusioekin osatutako taldeak aritzen ziren soilik, soca eta calypso erritmoen harira. Karroza handi batzuen gainean, hamarnaka perkusio jole, eta atzetik, jantzi koloretsu eta distiratsuekin, deabruak bereganatutako dantzari taldeak. 70. hamarkadan, Jamaikar etorkin gehiagoren etorrerarekin, ska eta reggae doinuak indarra hartzen joan ziren eta ibilbide bat osatzen zuten karrozekin batera, leku finkoan kokatutako sound systemak perretxikoen modura ugaritu ziren.

Aba Shanty. University of dub. (Arg:Aritz)

Sound System hauek soinu ekipo erraldoiekin osatzen ziren, bi pisutako altuera duten bafle dorreak, eta musikari indarra emateko, eskuz egindako anplifikadore indartsuak. Musika aukeratzen zuen selektorearekin batera, mikrofonoa eskutan, jendea zirikatu eta animatzen zuen Dj edo toasterra zegoen. Musikarekin, ondo pasatzeaz gain, mezuak eta aldarrikapenak zabaltzen zirenez, istilu ugari izan ziren poliziarekin, eta urte batzuetan, hildakoak ere izan ziren poliziarekin izandako borroken ondorioz. Urteekin, aldarrikapen kutsua galtzen joan da, eta gaur egun, festa da nagusi. Inauteriak irauten duen egunetan milaka lagun gerturatzen da Notting Hillera eta abuztuaren azken asteburuan ospatzen denez, turistentzako gune bilakatu da. Musikari dagokionez, egun, Karibeko etorkinen generazio desberdinak biltzen dira; perkusio erritmo tradizionalekin hasi, reggaeren barruko estilo desberdinak (gazteenak ragga eta dancehall doinuekin zoratzen dira) eta urban music edo hiriko musika delakoa; hau da, rap, funk, soul eta doinu elektronikoak (jungle, drum&bass, house, broken beats, e.a.). Egun argiz musika beltzarekin gozatzeko aukera paregabea. 

ARITZ SOUND SYSTEM